Eskolak

Eskola publikoa

Biztanleriaren emendatzeari aurre egiteko, herriak ama-eskola handitu du eta haurtzaindegia eraiki du. Honela, eskolaldi inguruko harrera gunearekin batera lehen haurtzaro gune koherente bat osatu dugu, haurrak 7:30etik 18:30era errezibitzen dituena, astelehenetik ostiralera.

Eskola publikoa herri erdian da eta 175 ikasle ditu, ama-eskolatik CM2 mailaraino.

Euskarazko murgiltzea eskaintzen du ama-eskolan (TPS – PS – MS – GS) edo frantses hutseko klase bat.

CP mailatik goiti, euskarazko murgiltzean zeuden ikasleak eredu elebidunera pasatzen dira (oren parekotasuneko irakaskuntza, euskara/frantsesa).

Jantokiak hiru zerbitzu eskaintzen ditu. Bazkariak profesional batek eginak dira eta ikasgelen arabera 3 ABLA titularrek edo 2 AIGA eta AFPS agiriak dituzten 2 begiralek egiten dute zerbitzua.

Gainera, eskolak jarduera anitz egiten ditu eskolan bertan eta kanpoan (elur-ateraldia, bizikleta ateraldia…).

Kontratupeko Eskola Pribatua

Alhorga Ikastola

950 Orgen bidea

Udal aldizkaria

Ahetzeko Berriak

Avril 2023
reproduction miniature - Ahetzeko Berriak