Nerabeen Kluba – Le spot

Gazte harrera Ahetzeko gazteei eta herritik kanpo bizi baina Ahetzeko eskola publikoan eskolaratuak izan diren ikasleei irekia da, euren arteko eta lurraldeko loturak ere egin daitezen, bereziki kolegiora joaten direnean aukera gutxiago baitute elkarrekin egoteko.

Izen ematea

Txostena behar bezala beterik eta behar diren agiriekin itzuli behar zaio administratzaileari.
Jardueretan eta gaua barne duten jardueretan parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira :

  • izen emate saria ordaindua izatea,
  • zerbitzuan izena eman izatea (izen emate txostenaren 1. eranskina),
  • auto-finantzazio jardueretan parte hartu izatea,
  • egonaldiaren saria ordaintzea,
  • barne araudia errespetatzea.

Izen emate txostena 10€ko txeke batekin Zuzendaritzara igorri behar da.

Eskola oporretako eta bestelako jardueretan izena ematea (gaua eta kanpamendua) :

Izen emate garaia oporrak hasi baino lau aste lehenago irekiko da.

Udako oporrentzat, «Le Spot» astean hiru egun erdiz eta hiru egun osoz irekia da; opor txikietan erabaki beharko da.

Udal aldizkaria

Ahetzeko Berriak

Avril 2023
reproduction miniature - Ahetzeko Berriak