Eremu publikoaren okupatzea

Eremu publikoaren okupatzea Frantziako pertsona publikoen kode nagusiak arautzen du, eta ondorioz eskaera egiten duena eta herriaren artean hitzarmena egin behar da.

Eremu publikoaren okupatzeko hitzarmena

Eremu publikoa okupatzeko eskaera herriko etxeari helarazi behar zaio honako xehetasunak emanez:

  • antolatzailea
  • zertarako
  • noiz eta zenbat denborarako
  • kokapen zehatza

Frantziako pertsona publikoen kode orokorreko L.2125-1 artikuluaren arabera, eremu publikoaren okupatzea urririk onar dakieke herriko irabazi asmorik gabeko elkarteei.

Eskaerarik egin ezean, eremu publikoaren okupatzea bertan behera utzi beharko da.

Edarien banatzeko behin behineko baimena

Ekitaldi edo besta baten karietara elkarteek edariak saldu nahi badituzte, arau zehatzak bete behar dituzte eta 5 baimen baizik ez daitezke ukan urtean.

Edarien saltzeko baimen eskaera, besta eginen den eguna baino 15 egun lehenago igorri behar da, eta Frantziako osasun publikoaren kodeko 3334-2 artikuluaren arabera auzapezak du baimena ematen.

Behin behineko edari salmenta egiten duen pertsona orok honako baldintzak bete behar ditu:

  • edari salmentarik ez eremu babestuetan (erlijio eraikinak, eskolak edo kirol zelaiak)
  • salduko diren edariek soilik 1. eta 3. taldekoak izan behar dute

Covid19 neurriak

Antolatzaileak, bere ardurapean, zaindu beharko du indarrean den osasun protokoloa betetzen dela, eta beharrez jarduerak osasun arauen bilakaerari egokituko dizkio. 

Osasun egoeraren bilakaeraren berri ukateko, segi ezazu honako esteka:

Udal aldizkaria

Ahetzeko Berriak

Avril 2023
reproduction miniature - Ahetzeko Berriak