Oporretako Alokairuak

2020ko urtarrilaren 1etik, Euskal Hirigune Elkargoko 24 herritan turismorako apartamentuak alokairuan ezartzeko baldintzak aldatu dira.

Ahetzen turistei alokatzeko etxebizitza duten jabeek, behin behineko erabilera aldaketa egiteko baimena eskatu behar dute orduz geroztik, frantses Eraikuntza eta Etxebizitza Kodeko L.631-7-1  artikuluaren eta Euskal Hirigune Elkargoak 2019ko irailaren 28an onartu araudiaren arabera.

Elkargoaren erabaki horren ondotik, Ahetze herriak turismorako apartamentuen erregistratze prozedura indarrean ezarri du, beren turismorako etxebizitza edo etxebizitza nagusia osoki alokairuan ezarri nahi dutenek, 13 zifrako erregistro zenbaki bat eskura dezaten, egoitza hori sareko erreserba guneetan ezarri ahal izateko.

Bestalde, bere ondasuna alokairuan ezartzen duen orok turistak ordaintzen dion egonaldi zerga ordaindu beharko du, alokatzeko plataformaren bidez.

De plus, pour éviter les différents troubles, tapages nocturnes et pGainera, gerta litezkeen trabak saihesteko, hala nola gaueko arrabotsak, kexak, iraganean gertatu izan diren bezala, beren etxebizitza alokairuan ezartzen dutenei eskatzen diegu oroitaraztea opor garaian ere elkar bizitzeko arauek indarrean segitzen dutela, izan apartamentu batean nola etxe batean. Arau horiek egunerokoan betez errespetatzen dugu denon lasaitasuna eta bizi kalitatea.

Araudian Sakonduz

Turismorako etxebizitza bezala kontsideratuak dira etxe, apartamentu edo estudio ekipatuak , alokatzen duenaren erabilpen esklusiborako, bertan helbide hartzen ez duen pasaiako bezero izanik eta egun, aste edo hilabete zenbaiteko egonaldia egiten duena (Frantziako turismo kodeko L.324-1-4 artikulua).

Turismorako etxebizitza duen jabearentzako, etxebizitza hori bigarren etxebizitzatzat hartuko da.

Lehen etxebizitza edo etxebizitza nagusia turistei alokatzen ahal zaie baina gehienez 120 egunez urtean; 120 egunetik goitik, etxebizitza turismorako etxebizitza bilakatu behar da.

Izapidea

Erabilpena aldatzeko baimena eskuratu behar da turismorako etxebizitza guztientzat, izan behin behinekoak ala iraunkorrak, alokatzen diren lehen egunetik.

Baimenak Euskal Elkargoak bozkatu araudiko irizpideen arabera emanen dira.

Harremanetarako

Landa etxeen kasu berezia

L’article L324-3 du code du tourisme définit les chambres d’hôtes Frantziako Turismo kodeko L324-3 artikuluak honela definitzen ditu landa etxeak: ohiko biztanlea bizi den etxe batean logela turistentzako alokairuan ezartzen denean, diru-truke, gau bat edo gehiagorentzat, bestelako zerbitzuekin. Landa etxe bezala onartua izateko, honako irizpideak bete behar dituzu:

  • Zure etxebizitza nagusia da eta zuk egiten diezu harrera turistei
  • Turisten egonaldi denboran zu ere hor zaude
  • Eskaintzen duzun zerbitzuan nahitaez gaua, etxeko oihalak eta gosaria eskaini behar dituzu

Ez da beharrezkoa erregistratze zenbaki baten ukatea, baina landa etxea alokatze jarduera eta egonaldi zerga deklaratu behar dituzu.

Udal aldizkaria

Ahetzeko Berriak

Avril 2023
reproduction miniature - Ahetzeko Berriak