2021erako aurreikusiak diren inbertsioak
Herriko etxean aurreikusiak diren inbertsioak 9 280 € :
- Elektrizitatea arauetara egokitzea
 - Herriko webgunearen eraberritzea
 - Inausteko perka baten erostea zerbitzu teknikoentzat
 
Herriko eraikinetan aurreikusiak diren inbertsioak 14 901 € :
- Haurtzaro Zerbitzuko ikerketa teknikoaren gastuak (2020an egin ikerketa eta 2021ean ordaintzekoa)
 - Kultur Xokoan hesi baten ezartzea
 
Bide eta errepideetako inbertsio aurrekontua 55 229 € :
- Larre Luzea bideko espaloiaren antolamendua
 - Espaloien egingarritasun ikerketa eta bide-gorrien sortzeko ikerketak 2021ean (obra koordinazioa eta topografia ikerketak) (Bidarteko errepidea, Senpereko errepidea eta Donibane Lohizuneko errepidea)
 - Agerrea bideko sigi-sagen egitea
 - Errepideetako konponketak
 - City Stade-ko iturria eta CRAPA ibilbiderako sarbidea ibilgailuei hestea
 
Elizarentzako inbertsio aurrekontua 369 962 € :
- Lehen zatiko lanen bukaera eta bigaren zatian 49 962 € egiteko gelditzen dira
 - elizako lanen bigarren zatia: aitzinaldea eta ezkila ganbara… Kasu, objektuen babesteko lanetan, 2 aingeru baztertu ditugu beren lekura itzuli aitzin berroneratu beharko ditugunak.
 
Haurtzaro zerbitzuarentzako inbertsio aurrekontua 131 000 € :
- Klimatizazio, aireztatze ea beroketa sistema (CVC)
 - Lehen mailako eskolako komunen berriz egitea eta arauetara egokitzea
 - Alarma sistema eskolarentzat
 - AGAZ-eko (Aterperik Gabeko Aisialdi Zentroa/ALSH) garbigailuaren ordeztea
 
Herri erdigunearen antolamendurako inbertsio aurrekontua 453 000 € :
Etorkizuneko proiektuentzako probisioak.
Baita ere,
- Eguberriko argien ordeztea
 - Ludoteka baten sortzea: altzari eta jokoen erostea
 - Hilerria handitzeko lur sail baten erostea
 
