Ondarea

Eliza

San Martin eliza 2020 eta 2021ean eraberritua izan da. Donejakue bideko pasaia gune da eta XVII. mendean eraiki zuten. XVIII. mendeko Andre Dena Mariaren zurezko estatua, XVIII. mendeko erretaula eta XV. mendeko prozesio gurutzea ikus ditzakegu bertan. Gurutze horren besoak joare txikiz atonduak izanik, De Lancre frantses estatuko ordezkariaren sumindura eragin omen zuen, debruzko objektua zelakoan 1609ko “sorginkeriaren kontrako” epaiketa batean..

Ahetzeko Eliza

Eraikinak

Herriko txoko eta auzoetan arkitektura lapurtarreko etxeak ikus ditzakegu, gehienak XVII eta XVIII. mendekoak.

Gainera, Ahetzen sortu zen Mattin Trecu bertsolari ospetsua, eta herriaren erdigunean estatua egin zioten oroimenez.

Herriko bestak

Ahetzeko bestak San Martin asteburuan izaten dira, azaroaren 11an. Kari horretara, aheztarrak besta batzordean antolatu animazioetan elkartzen dira. Adin eta gustu guztientzako aukerak: mus txapelketa, pilota partidak, zikiroa, kontzertuak, ikuskizunak, zaldi-maldikoak, haurrentzako jokoak, herriko dantzak, zintzur bustitzea plazan, …

Udal aldizkaria

Ahetzeko Berriak

Avril 2023
reproduction miniature - Ahetzeko Berriak