Publié le :
2026ko urtarrilaren 15etik otsailaren 14era, Ahetzeko herriak kontratatutako bost langileek biztanleriaren errolda orokorraren inkestak hasiko dituzte.
Eragiketa hori, sei urtean behin egiten dena, biztanle guztiei dagokiena, nahitaezkoa da.
Bildutako datueek permituko dituzte Ahetzeko biztanleria zehazki ezagutzea, zerbitzu publikoak (eskolak, haurtzaindegia, garraioak, etab.) biztanleen egiazko beharretara egokitzea, Estatuak esleitutako diru baliabideak zehaztea eta antolaketa eta ekipamendu proiektu batzuk aitzinatzea.
Erroldako langileak, txartel ofizial batekin, zuengana joanen dira.
Zuengandik espero dugu harrera beroa egitea Teo, Martine, Laurence, Marie-Anne eta Claireri.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Erroldaren koordinatzailea den RAVIER Fabienekin (Herriko Etxeko zerbitzuen zuzendaria) harremanetan sar zaitezke 05 59 41 95 20 zenbakira deituz.
