ETXEBIZITZA T4 LOHIGETA

Publié le :

Lehentasunezko itun baten karietara, Ahetzeko Herriak hautagai interesatuak identifikatu nahi ditu 2023an eraikia izan den 105 m²-ko T4 motako familia bakarreko etxe baten erosteko.

Prezioa 256 320,75 €-tan finkatua da (notario gastuak salbu).

Herriak hautagaitzak aztertuko ditu, helburu hauen arabera:

  • Bikote edo familia batek bizileku nagusi lehen jabegora gisa duen ondasunaren eskuratzea lagundu ;
  • Familia gazteen instalatzea bultzatu, bertan edo sortzeko haurrekin ;
  • Lansari apalak dituzten bikoteak lagundu, edo egoera pertsonalak ez badu uzten ondasun baten eskuratzea merkatu libreko prezioan
  • Herriarekin loturak dituzten pertsonei lehentasuna eman

Etxeen profesionalaren eta jadanik beren etxe familiarraren jabe diren pertsona edo etxekoen hautagaitzak ez dira onargarriak.

Hautagaitza beteharrak :

Interesatuak diren pertsonei galdegina zaie hautagaitza txosten oso baten aurkeztea (hautagaitza fitxa osatua duena) herriko etxean, beranduenez 2026ko martxoaren 13an

Txostenak zehaztu beharko ditu familiaren egoera, eskuratze proiektua eta hautagaiaren ahalmen ekonomikoa baloratzeko elementuak.

Bisiten antolaketa :

Etxearen bisita eskaera ororentzat, hautagaiak herriko zerbitzuetara hurbiltzera gomitatuak dira, hitzorduen koordinazioa segurtatuko dutenak.

Txostena emaiteko edota xehetasun gehiagorentzat milesker Ahetzeko herriko etxearekin harremanetan sartzea : Fabien RAVIER 05 59 41 95 20 telefono zenbakira edo imeilez

Udal aldizkaria

Ahetzeko berriak

Décembre 2025
reproduction miniature - Ahetzeko berriak