Publié le :
Ahetzeko haur guztiek Lapurtar Ihauteri tradizionalean parte hartu dute; herriko haurtzaindegiak, eskola publikoak eta ikastolak antolaturik ! ![]()
Tokiko ohiturak errespetatuz, ihaute dantzak eta kantuak plazer handiz berriz plazaratu dituzte haurrek ! ![]()
Jantzi zainduek 200 bateko haurren desfilea are gehiago alaitu dute !
Hautetsiek eskainitako atsedenaldi goxo baten ondotik, haurrek itxoiten zuten momentua gauzatu ahal izan dute: San Pantzarren epaiketa ! ![]()
Besteak beste, leporatu ahal izan diote bakarrik oren erdiko aire hartzea baten izaitea! ![]()
Elkarbizitza adibide polit bat, bakoitzaren errespetuan, datozten belaunaldiak inspiratuko dituena. ![]()
Milesker handi bat deneri goiz eder hau txiki eta handientzat partekatze kultur une miresgarri baten egiteagatik ! ![]()
![]()







