LUKEAREN INKESTA PUBLIKOA

Publié le :

Ipar Euskal Herriko & Seinautzeko LUKEaren inkesta publikoan parte har ezazu

2025eko urtarrilaren 30ean, hautetsiek LUKE proiektua gelditzea bozkatu zuten.

Prozedurak jarraitzen du, 2025eko ekainaren 23tik 2025eko uztailaren 23ra iraganen den inkesta publikoarekin.

Proiektuaren funtsezko urrats bat da, gutarik bakoitza proiektuari buruz informa dadin eta oharrak eta proposamenak egin ditzan, beraz, lurraldearen etorkizunari buruz.

Inkestaren antolatzeko modalitate guziak, komisario-ikertzaileen permanentzia-lekuak aurkitzeko: https://www.registre-dematerialise.fr/6324

Inkesta-dosierra ere kontsultagarri izanen da ekainaren 23tik goiti:

− Sindikatuaren egoitzan: 64, Duvergier de Hauranne etorbidea, Baionan

− Seinautzeko Herri Elkargoko egoitzan: 1526, Barrere Etorbidea, Saint-Martin-de-Seignanx

− Euskal Hirigune Elkargoaren egoitzan: 15, Foch etorbidea, Baionan

− Elkargoaren Etxe guzietan, irekitze tenore eta egunetan

− Linean, Sindikatuaren webgunean https://www.scot-pbs.fr/le-projet-de-scot-arrete/

Paperezko erregistro batzuk eta https://www.registre-dematerialise.fr/6324/ eskura emanak izanen dira, bakoitzak bere oharrak eta proposamenak egin ditzan.

Udal aldizkaria

Ahetzeko Berriak

Mai 2025
reproduction miniature - Ahetzeko Berriak